BESTE KONPAINIENTZAKO LANAK
MARI ETA GAILETA FABRIKA
HIZKUNTZA: EUSK | SORKUNTZA URTEA: 2018
Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz.
Gozoki gozo hauekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera.
Hamaika zaporetako gaileta kutxa irekitzen dugunean badakigu barruan gure gogokoak topatuko ditugula, baina baita jan nahi ez ditugunak ere, usteltzen direnak beste norbait etorri eta kutxa irekitzen duen arte.
Mari eta gaileta fabrika antzezlana gaur egungo emakumeei bidea erraztu diguten andra langileei egindako omenaldia da.
Iragana eta gaur eguna ez dira hain ezberdinak. Horregatik, memoria eta transmisioa ezinbestekoak dira. Hala, belaunaldiz belaunaldi gaileta errezeta zaharrak pasatzen diren moduan, Lukak Mari amamaren bizipenak jasoko ditu. Iragana jasoko du gaur eguna eraldatzeko.
Berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten duen haur eta familiari zuzendutako antzezlana dugu “Mari eta gaileta fabrika”.
FITXA ARTISTIKOA
TESTUA
Galder Perez
ZUZENDARITZA
Olatz Gorrotxategi
ANTZEZLEAK
Ainhoa Artetxe, Nagore Gonzalez, Itxaso Paia
DISEINUA ETA ILUSTRAZIOAK
M. Biosca- J. Hinojosa
DISEINU AHOLKULARIA
BLK Komunikazioa
ARGAZKIAK
Ilara
BIDEOA
Bideozbideo.com
SOINUA ETA GRABAKETA
Ercilla. Balea musika ideiak
EKOIZPENA
Eidabe
IRRATI AHOTSAK
Ane Zabala eta Galder Perez
JANTZIAK
La Rueca, eidabe
ESZENOGRAFIA
ITX
“GREBARA” KANTAREN LETRA
Olatz Gorrotxategi eta Xabier Paya
LAGUNTZA
EUSKO JAURARITZAK DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUA