BESTE KONPAINIENTZAKO LANAK
JAURÍA
HIZKUNTZA: CAST | SORKUNTZA URTEA: 2018
Udako eguzkia, ile garbiaren usaina, tabako horia, txitxarren soinua…
Txinatar janaria ajea duzunean, ibuprofenoa eta parazetamola. Laztanak, kontaktua, izar-jasak, festako interesgarriena sentitzea. Aparkaleku bateko gasolina usaina, tanpoiak, zure kontzientziaren ahotsa, kaleko katuak, trenez bidaiatzea. Muda garbi bat, burusi lehor bat neguan. Hau da falta zaidana.
Jauría bere akatsak errepikatzera kondenatutako familia baten istorioa da. Bakoitzari dagokion rola behin eta berriz bete beharko du. Taldean funtzionatzera, talde gisa, kanpoan dagoena faltan botatzera, eta barruan dagoena soberan botatzera. Baina, batez ere, batuta egotera behartuta dagoen familia baten historia da Jauría.
FITXA ARTISTIKOA
ANTZEZLEAK
Aitor Arabiourrutia, Garbiñe Aranbarri, Marina Lapuente, Usue Martinez, Sonia Reoyo, Jon Blanco.
DISEINU GRAFIKOA
Fer Montoya
JANTZIAK
Lorena Montenegro
EKOIZPENA
BAI Bizkaiko Antzerki Ikategia
MUGIMENDU ZIZENDARITZA
Maitane Zalduegi
ANTZERKIGINTZA ETA ZUZENDARITZA
Olatz Gorrotxategi